• Ulma Architectural Solutions

ULMA fatxada aireztatuak Miribilla frontoiaren eraberritzean, Bilbo

2019/01/28
ULMAk soluziorik hoberena eskaini dio fatxadaren narriadurari

Kirolaren Etxea eta Bizkaia Frontoia, Miribilla Frontoi gisa ere ezaguna, esku pilota profesionaleko frontoia da eta Bilboko Miribilla auzoan dago. 2011 urtean inauguratu zen eta 3.000 eserlekurekin Espainiako frontoirik handiena da.

Fatxada eraberritzeko beharra sortu zen pieza batzuk lurrera erori zirelako. Azterketa batzuk egin ondoren, fatxadako pieza guztiak eta lotzeko sistema aldatu behar zirela erabaki zen. Ainguraketa eta arbelezko lauza guztiak kendu ondoren sare berri bat jarri zen non ULMA hormigoi polimerozko plaka berriak jarri ziren.

ULMA hormigoi polimerozko fatxada aireztatuko plaken soluzioa

Fatxada aireztatuaren soluzioa eraikinaren paramentuaren eta estalduraren artean aire-ganbera bat uzten duen sistema da, energia-eraginkortasuna hobetuz.

Hormigoi polimerozko plakak erabili dira, kalitate altuko materiala, poliester aleekin eta erretxinarekin osatutakoa, ezaugarri tekniko oso iraunkorrak dituena.

Gainera, gure materialak abantaila aipagarriak eskaintzen ditu fatxada eraberritzeko: materialaren arintasuna, malgutasuna eta obran doitzeko aukerari esker formatu desberdineko plakak erabilita hainbat egokitzapen egiteko aukera dago.