• Ulma Architectural Solutions

ULMA fatxada aireztatuak Expo Revestir 2019an, São Paulon (Brasil)

2019/03/22
ULMA Architectural Solutionsek hormigoi polimerozko fatxada aireztatuen sistemak aurkeztu ditu Expo Revestir azokaren 17. edizioan, São Paulon, Brasilen.

ULMA Expo Revestir azokan egon da fatxada aireztatuen dibisioa erakusten, azoka jada urteroko hitzordu bilakatu da. Estaldura soluzioen inguruan Latinoamerikan egiten den azokarik handiena  da, eta aurten martxoaren 12tik 15era egin da, São Paulon, Brasilen.


Azokaren 17. edizio honetan ULMAk stand oso ikusgarria eduki du, eta bertan hainbat testura erakutsi ditu, hormigoi polimeroak eta bere sistemak eskaintzen dituzten pertsonalizazio aukera ugarien ideia bat egiteko. Aurkeztutako proposamenen artean, nabarmentzekoa da plaka zulatua, oso deigarria eta kreatiboa dena, panelaren gainean edozein motibo irudikatu baitaiteke.

Monica Casadok, Brasileko Country Managerrak, ULMA Architectural Solutionsen filialak Brasilen egindako lanaren gaineko balorazioa egin du: “2017an eta 2018an gure komertzialen taldeak egindako ahaleginari esker arkitektura bulego askok jada ezagutzen dituzte gure soluzioak. 2019rako eta 2020rako, berriz, sektoreko azoketan eta ekitaldietan presente egoten jarraituko dugu, Brasilgo merkatuarekin  dugun konpromisoa sendotzeko.”

ULMA fatxada aireztatuak Expo Revestir 2019an, São Paulon (Brasil)

ULMA Architectural Solutions-eko brasilgo taldea Expo Revestir 2019an