• Ulma Architectural Solutions

ULMA FATXADA AIREZTATUA BABES OFIZIALEKO 108 ETXEBIZITZATAN, BIZKAIAN

2017/07/26
108 etxebizitza berri eraiki dira Torresoloko bizitegi gunean, Leioan. Bertan, ULMA Architectural Solutionsek hormigoi polimerozko Fatxada Aireztatua instalatu du.

Proiektuak arreta berezia jarriz konpondu ditu lurraren desnibela eta bere integrazioa ingurunean. Plangintzak partzela kurbatua marrazten du, proposamenean txertatua fatxadaren ataltze xehatuaren bidez, zeinetatik leihate handiak irekitzen diren.

Fatxadaren instalazioa 6 hilabetean egin zen, proiektugileak, ULMArekin lankidetzan, plaken formatua 1800mmx900mm-ra egokitu zuelako zeuden zuloen eta aholkatutako neurrien arabera, bai kostuagatik bai fabrikazio epeagatik egokienak zirenak erabiliz. Puntu gakoak izan dira birplanteamendua eta fatxada aireztatuaren instalazioa, obra buruzagitzatik gremioen koordinazio onarekin batera; eta halaber, planteatutako erremateekin eta karpinteriekiko topaguneekin planteatutako soluzioa.

Instalatutako plaka gehienak Creaktive gamakoak dira, akabera latzekoak, Vanguard gamako Aire testurarekin -beltz kolorekoa, M03- konbinatuta.

Plaka formatuak proiektu taldeak proposatutakoetara egokituz Creaktive gamak eskaintzen duen pertsonalizazioaren balio erantsia lortu da, Babes Ofizialeko Etxebizitza proiektu baten aurrekontuaren barruan.

ULMAk zerbitzu osoa eskaini zuen, ez soilik fatxada aireztatua hornituz eta instalatuz, baita leihoen azpadurei aluminio extruituan soluzioa ematen ere.