ULMA Embedded Solutions NIDays-en izango da — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Embedded Solutions

ULMA Embedded Solutions NIDays-en izango da

Ekitaldia Madrilen ospatuko da datorren Apirilaren 8an
ULMA Embedded Solutions NIDays-en izango da
2014/04/02

ULMA Embedded Solutions National Instruments-en partnerra izanik, honek antolatzen duen NIDays ekitaldira gonbidatua izan da. Azken sei hilabetetan herrialde desberdinetan ospatu den ekitaldia da, non software eta hardware-aren diseinu, test eta kontrolerako teknologia eta tendentzia berrienak ikusgai izaten diren.

ULMA Embedded Solutions-ek National Instruments-en erremintekin garatutako soluzioak eta NI eta IBM-ren erreminten arteko integrazioa erakutsiko ditu besteak beste.