• Sustapen Berriak

ULMA Embedded Solutions National Instruments-en partner

2014/03/11
CLD (Certified LabVIEW Developer) ziurtagiria lortzean, ULMA Embedded Solutions National Instruments-en partner bilakatu da

ULMA Embedded Solutions-ek besteak beste, National Instruments-en erremintak erabiltzen ditu eskaintzen dituen soluzioen garapenerako. Sistemen egiaztatze eta balioztatze prozesuan testak egiteko erabiltzen dira batez ere eta erreminta konplexuak dira.

ULMA Embedded Solutions-eko ingeniariak eten gabe ikasten eta esperientzia eta ziurtagiriak jasotzen dabiltza. Lortutako azken ziurtagiria CLD, Certified LabVIEW Developer izenekoa da eta National Instrument-ek ULMA Embedded Solutions bere partner sarean onartzeko balio izan du.

Honekin, ULMA Embedded Solutions-ek, National Instruments bezalako enpresa esanguratsuenekin kolaboratzen jarraitzeko ideiari eusten diola ikusi dezakegu.

ULMA Embedded Solutions National Instruments-en partner

National Instruments-en logoa