• Sustapen Berriak

ULMA Embedded Solutions Altium-en partner sarean

2015/07/06
ULMA Embedded Solutions-ek Altium-en erreminten osagarri diren produktuak eskaintzeko gaitasuna erakutsi du IBM Rational DOORS eta Altium Designer-en arteko integrazioarako adaptadorea garatzerakoan.

Altium-ek diseinu elektronikorako erremintak garatu eta saltzen ditu 1985 geroztik. Puntako teknologia erabiliaz sortutako produktuek ingenieari elektronikoei diseinatze prozesuan laguntzen die.

ULMA Embedded Solutions urte askoan Altium-en erreminten erabiltzaile izateaz gain, Altium Designer eta IBM Rational DOORS lotzen dituen soluzio bat garatu du. Honek,  sistemak bete behar dituen baldintzen eta hardwarearen diseinuaren arteko trazabilitatea eskaintzen digu, sistemaren egiaztatze eta balioztatze prozesua erraztuz. Soluzio honekin Altium-ek ULMA Embedded Solutions bere partner sarean sartu du.

ULMA Embedded Solutions-en ere gure partner sarea indartuz jarraitzen dugu, gure bezeroentzako garapenak etengabe hobetzeko azken teknika eta tresnekin lan egieko aukera eskaintzen digutelarik.

ULMA Embedded Solutions Altium-en partner sarean

ULMA Embedded Solutions Altium-en partner teknologikoa