ULMA drainatze kanalak Tres Molinosen, Bartzelonan, Lidlek estreinatu berri duen dendan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMA drainatze kanalak Tres Molinosen, Bartzelonan, Lidlek estreinatu berri duen dendan

Berriro ere, Lidl supermerkatuen kateak gure F eta MultiV+ sistemak aukeratu ditu Espainian duen denda handienerako
ULMA drainatze kanalak Tres Molinosen, Bartzelonan, Lidlek estreinatu berri duen dendan
2019/04/23

Konpainia alemaniarra 1994az geroztik dago Espainian presente, urte horretan ireki baitzuen bere lehen denda Lleidako hirian, eta harrez gero hazten jarraitu du. Pasa den otsailean inauguratu zen Lidlen denda berria, Esplugueseko Tres Molinos eraikin historikoan. Alemaniako etxeak Espainian duen dendarik handiena eta iraunkorrena da, eta jada erreferentziako establezimendua da. 1800 metro karratuko azalera dauka, eta 150 aparkaleku baino gehiago.

Berriro ere, Badalonan duen dendarekin gertatu zen moduan, LIDLi fidagarriak iruditu zaizkio gure kanalizazio soluzioak. Bi sistema instalatu dira establezimenduaren aparkalekuan: alde batetik, F sistema, karga handietarako; eta, bestetik, MultiV+ kanalak.