• Ulma Conveyor Components

ULMA Conveyor-en proiektua Indonesian

2015/09/14
ULMA Conveyor-ek arrabolaz eta euskarriz hornitzen du ingeniaritza alemaniar bat, Semen Indonesia zementu-enpresen talde nazionalak, Indarung-eko (Sumatra) eta Rembang-eko (Java) plantak handitzeko lanetarako.

Proiektuak euskarri bereziak diseinatzea eskatu du, zinta garraiatzaileen kurba itxiengatik eta desnibelagatik. Diseinurako, ULMA Conveyor-ek Takraf ingeniaritzarekin lan estua egin du.

Biztanleria hirietara mugitzeak eta ondorioz, apartamentuak eraikitzeak, eta azpiegitura faltak, Indonesian zementu-eskaria nabarmen handitzea ekarri du. Eskualdeko pertsonako kontsumorik txikiena izanik (225 kg 2013an), hurrengo urteetan zehar planta berriak eraikitzea aurreikusten da.

ULMA Conveyor-ek, 2008an, talde berekoa den Semen Tonasarentzako eskari garrantzitsua hornitu zuen. Conveyor-ek, hurrengo proiektuetan ere parte hartzea espero du.

ULMA Conveyor-en proiektua Indonesian

Erlazionatutako Erreportaiak

Erlazionatutako Elkarrizketak