ULMA Drainatze soluzioak Rafael de La Hozeko Repsol Campusean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMA Drainatze soluzioak Rafael de La Hozeko Repsol Campusean

Rafael de la Hoz Arquitectos arkitektura-estudio entzutetsua Repsol Campusaren egilea da, konpainiak Méndez Álvaro gune madrildarrean inauguratu duen egoitza berria.
ULMA Drainatze soluzioak Rafael de La Hozeko Repsol Campusean
2013/05/06

ULMAk aplikazio desberdinetarako drainatze kanaletako 1.700 metro lineal hornitu ditu, komunean ezaugarri bera dutenak: kanal guztiek altzairu herdoilgaitzezko sareta elektro-leunduak dituzte, jabeek eskatutako ezinbesteko premisari erantzunez.

Proiektua Repsoleko langileak batzearen beharretik sortu da –izan ere orain arte hamabi eraikinetan banatuta daude–, komunikazioa erraztu eta ingurune natural eta funtzional batez gozatzeko guztiontzako elkargune bat eskaintzeko.

Proiektu honetarako, ULMA Architectural Solutionsek SM300F kanala garatu du, zeina 2.000 ibilgailurentzat bideratutako aparkaleku-gunean ezarri den. Kanal honen berezitasuna hau da: 300 mm-ko zabalera dauka, ahalmen hidrauliko handia, C250 arteko karga jasaten duena EN-1433 arauaren arabera baina, era berean, altuera txikia duena.

Gune noble eta eraikin-sarbideetan zenbait kanal ezarri dira:

M150KX sareta herdoilgaitz zulatuarekin eta U100 sareta artekatuarekin.

Aplikazio horiek ezin hobeak dira gune horietarako, izan ere sareta artekatua bisualki integratzen da zoladuran bere existentzia ia ikusezin eginez eta sareta zulatuak takoi estuekin estropuz egitea saihesten du. ULMA drainatze kanalak ere baditugu Campuseko 4 eraikinetako terraza eta estalpeetan.

Madrilgo arkitektura-estudio ezagunak, bere lan-filosofiari leialtasunez eutsiz, soluzio arkitektoniko berritzaileak erabili ditu, jasangarritasuna, efizientzia energetikoa eta ingurumenarekiko errespetua indartzen dutenak. Korporazioko 4.000 kideen artean sinergiak eta lan-dinamikak sustatzen dituen campusa osatu du. Egoitzak lau eraikin ditu (bakoitza lau solairukoa eta 123.000 m2-ko azalerarekin), elkarrekin lotuta daudenak 22.000 m2-ko barne-lorategi baten bidez, monastegi bateko klaustroaren antzeko giroa sortuz.

FITXA TEKNIKOA:

SUSTATZAILEA: REPSOL

ENPRESA-ERAIKITZAILEA: SACYR

ARKITEKTURA ESTUDIOA: Rafael de la Hoz Arquitectos

ERABILITAKO ULMA DRAINATZE KANALAK:

  • SELF300 B125 motako sareta, altzairu herdoilgaitzean bilbatua, akabera elektro-leunduarekin
  • U100 sareta artekatuarekin
  • SM300F, C250 motako sareta herdoilgaitzarekin *
  • M150KX sareta herdoilgaitz zulatuarekin
  • S300F, D400 motako sareta herdoilgaitzarekin *

EZARRITAKO METRO LINEALAK: 1.700 ml