• Ulma Conveyor Components

ULMA Conveyor Componentsek Minera Escondidan homologatzeko eskari bat jaso du

2016/12/04
100 itzulerako girlanda dira, eta horiekin espera da instalazioko uhal baten garbitasun arazoak konpontzea.

Minera Escondida BHP Billiton multinazionalak lantzen duen meategi bat da. 1988an sortu zen, eta munduan kobre gehien ekoizten duen meategia da. Antofagasta hiritik hego-ekialdera 170 km-ra dago, Txileko bigarren eskualderik handienean, eta kobrezko kontzentratua eta kobrezko katodoak ekoizten ditu.

ULMA Conveyor Componentsen aurre egin beharreko urteko eskaria 100 itzulerako girlanda dira, eta horiekin espero da instalazioko uhal baten garbitasun arazoak konpontzea. 95 girlanda helikoidal bidaliko dira, eta beste 5 poliuretanozko uztaiekin hobetuta, bezeroak probatzeko eta konparatzeko bi soluzioetatik zein egokitzen den ondoen bere beharretara. Girlandak instalatzeko uhala CV 25 delakoa da, hau da, 1 km-ko garraiatzaile mugikor bat, zeina Oxidoen planta berriaren barruan dagoen (OLAP). Tartearen zabalera 1600 mm da, eta 3000 t/h garraiatzeko gaitasuna dauka.

Eskari horrekin, ULMA Conveyor Components sendotu egin da Txileko meategi garrantzitsuenetarako material banaketan.

ULMA Conveyor Componentsek Minera Escondidan homologatzeko eskari bat jaso du

Erlazionatutako Erreportaiak

Erlazionatutako Elkarrizketak