• Ulma Conveyor Components

ULMA Conveyor Components, S.Coop.en homologazioak Perun

2012/07/01
ULMA Conveyor Components, 2012ko urte honetan, Cuajone eta Toquepala kobre meategietan (Southern Copper Peru taldearen barruan) eta Cerro Verde kobre meategian (Freeport McMoran Copper & Gold taldearen barruan) HDC arrabola homologatzeko prozesuan murgilduta dago.

Cerro Verde meategian, zehazki, 6 hileko bizitza froga zorrotza definituta dago jadanik. Froga hori HDC arrabolari 84”-ko (2.200 mm) 8. Garraiagailuan egingo diote. Arrabolak 178 mm-ko diametroa izango du, 6310 errodamenduarekin. Toquepalan eta Cuajonen zain daude meategietako gerentzien baimena noiz iritsiko, arrabolak fabrikatzen eta bidaltzen hasteko.
Southern Copper Peru, Cuajonen eta Toquepalan dituen meategiekin, Peruko kobre ekoizlerik handiena da. Minera Cerro Verde, berriz, 3. kokapenean dago.

Peru munduko bigarren kobre ekoizlea da Txileren atzetik; eta zilar ekoizleetan, berriz, munduko lehena da. Latinoamerikan lehen zink ekoizlea (munduko bigarrena), lehen eztainu ekoizlea (munduko hirugarrena), lehen berun ekoizlea (munduko laugarrena) eta lehen urre ekoizlea (munduko seigarrenea) da.

Aldi berean, MDC arrabola homologatuko da Cementos Yura etxean eta Southern Copperrek Ilo herrian duen galdategian.

ULMA Conveyor Components, S.Coop.en homologazioak Perun

Peru

Erlazionatutako Erreportaiak

Erlazionatutako Elkarrizketak