ULMA Conveyor Components EXPONOR 2017 azokan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Conveyor Components

ULMA Conveyor Components EXPONOR 2017 azokan

ULMA Conveyor Components EXPONOR azokan izan da, Txileko Antofagasta hirian, maiatzaren 15etik 19ra.
ULMA Conveyor Components EXPONOR 2017 azokan
2017/05/25

Azoka meatzaritza sektorearen garrantzitsuenetakoa da, eta parte hartzea oso altua izan zen: munduko 12 meatzaritza konpainia nagusietako 100 exekutibo baino gehiago, eta 30 herrialdetako 1.000 erakusle inguru. Nazioarteko ekitaldiak, gainera, 40.000 bisitari erakarri zituen. Zifra horiek ikusita, kalkulatzen da sektorean diharduten negozioak 800 milioi dolarreko baliora iristen direla.

Azokak UCCk herrialde hartan den posizionamendu estrategikoa indartzeko balio izan du, negozio bide berriak irekiz eta bezero potentzialak aurrez aurre ezagutuz.