ULMA Conveyor Components. Errusiako burdin meategi batera bisita — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Conveyor Components

ULMA Conveyor Components. Errusiako burdin meategi batera bisita

ULMA Conveyor Componentsek errusiar altzairu talde garrantzitsu baten burdinazko meategi bat bisitatu du, herrialdearen ipar-mendebaldeko muturrean eta ipar polotik 2.345 kilometro hegoaldera.
ULMA Conveyor Components. Errusiako  burdin meategi batera bisita
2020/02/06

Taldeak munduko altzairutegi integral garrantzitsuenetako bat dauka, 50.000 langilerekin. Hainbat burdin, ikatz eta urre meategi ditu, batez ere, Errusian.

ULMA Conveyor dagoeneko arrabolak hornitzen ari da New Paakkola bazkide finlandiarraren hainbat proiektutan, oso emaitza onekin. Gaur egun, bere meategietarako ordezko piezak saltzen ari da.