ULMA Constructionek webgune lokal berriak argitaratzen jarraitzen du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Constructionek webgune lokal berriak argitaratzen jarraitzen du

Arlo digitalean ere agerian geratzen dira ULMA Constructionek nazioartekotzeko duen bokazioa eta herrialde bakoitzaren kulturaren eta eraikitzeko metodoen gainean egiten duen analisia, ulertzea eta egokitzapena.
ULMA Constructionek webgune lokal berriak argitaratzen jarraitzen du
2017/02/27

Egokitzapen hau bat dator ULMA Constructionek merkatu bakoitzaren publikoari zuzentzeko duen modu bereizle eta bereziarekin. Nazioarteko webgune korporatiboaz gain, beste 13 webgune ditu gaur egun ULMA Constructionek, merkatu bakoitzerako aukeratutako enkofratuen, aldamioen eta segurtasun sistemen portafolioak erakusteko, eta hartara, herrialde bakoitzaren errealitateari eta bezero bakoitzaren beharrei egokitu ahal izateko.

Nazioarteko www.ulmaconstruction.com webgune korporatiboa orain 3 urte inguru argitaratu zenetik, progresiboa izan da webgune lokalak edukien kudeaketa-plataforma komunean txertatzea. Hala, azken hiru urte hauetan, kudeaketa tresna beretik eguneratzen dira Espainia, Polonia, Brasil, Peru, Txile, Mexiko, Italia, Argentina, Kazajistán, Ukraina, AEB, Kanada eta Portugalera zuzendutako orientazio eta domeinu lokaleko webgune eta landing pages-ak, eredu editorial eta estetiko berberekin, eta horiei esker, ULMA Construction erraz antzematen da.

ULMA Constructionen lantaldearen balio lehiakorra proiektu guztien garapen seguru, efiziente eta errentagarrian datza batez ere eta hori posible da soilik bezeroarekiko harreman estu eta hurbilari esker. Merkatu bakoitzaren hizkuntza, ezaugarri lingustikoak eta termino teknikoen erabilera funtsezkoak dira ULMA Constructionen eta bere bezeroen arteko loturarako; halaber, arlo digitalean ere euren arteko harremana erraztu egiten dute, bezeroak bilatzen duena eta ULMA Constructionek eskaintzan duena kontuan hartuz, eta ULMA lehen emaitzetan azaltzen laguntzen dute herrialde bakoitzean ezagunenak diren eduki-bilatzaileen bidez.