ULMA Constructionek segurtasuna eta berrikuntza uztartzen ditu bere enkofratu eta aldamio sistemetan. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Constructionek segurtasuna eta berrikuntza uztartzen ditu bere enkofratu eta aldamio sistemetan.

Berrikuntza, segurtasuna eta ergonomia presente daude ULMAk garatzen dituen eraikuntzarako enkofratu eta aldamio sistema guztietan, eta ondorioz, obran errendimendu handia bermatzen duten soluzioak dira.
ULMA Constructionek segurtasuna eta berrikuntza uztartzen ditu bere enkofratu eta aldamio sistemetan.
2016/05/26

Errentagarritasun eta segurtasun irizpideak betez, ULMAk produktuak garatzen ditu eta horren adibide garbia da CC-4 lauzako enkofratu sistema. Bere aluminiozko elementuek enkofratuari arintasuna ematen diote eta muntatzeko eta desmuntatzeko erraza da, bere buruaren diseinuari esker enkofratua 15 cm-ra jaitsi baitaiteke, materiala berreskuratzen laguntzen duelarik lurrera erori gabe, eta, langileen segurtasuna bermatuz eta materialaren higadura ekidinez.

ULMAk, segurtasunaren alde egiten duen apustuari jarraituz, beste enkofratu sistema bat garatu du, hain zuzen ere, RKS sistema igokari gidatua. RKS sistema igokari gidatuarekin posible da enkofraturako panelek gora egitea egitura beti hormari itsatsita edukita; horrela, gora eramateko maniobra beti seguru izango da, eguraldia edozein izanda ere.

Altuera handiko eraikinak eraikitzeak HWS babes perimetrala bezalako segurtasun sistemak behar ditu. Ixteko sistema honen helburua da eraikitzen ari diren eraikinaren perimetro guztia babestea, kanpora ez erortzeko babes pantailak jarriz, bai enkofratua egiten ari diren solairuan, bai jarraian dauden azpiko bi solairuetan. Gainera, segurtasun sistema hori eguraldi txarra dagoenerako babes bikaina da eta langileei altuerak eragiten duen bertigoa kentzen die.

ULMAk garatutako sistema bakoitzak bere erabiltzaile gida eta muntaketarako jarraibide teknikoak dauzka, langileek egoki, arduraz eta seguru erabiltzeko. Jarraibide horiekin batera, ULMAko lantalde teknikoak aldiro enkofratu eta aldamio sistemen erabilerari buruzko formazio saioak ematen ditu, bai muntaketa prozesuan bai obrako bertako erabileran.