• Ulma Construction

ULMA Constructionek Indiaren modernitatean bere ekarpena egin du

2014/02/28
ULMAk urteak daramatza Asiako merkatuan eta 2010ean Indian filiala ireki izanak zerbitzu integralaren eskaintzan eta bezeroarenganako hurbiltasunean urrats bat gehiago ematea ekarri du. Hori horrela, ULMA bere posizionamendua indartzen ari da merkatu honetan, altuera handiko eraikinen proiektuetan parte hartuz. Adibide gisa, Bangaloreko Prestige Trade Tower eta Mumbaiko World One King Tower dira herrialde honetan aurrera eramaten ari diren proiektuetako batzuk.
Prestige Trade Tower: sistema igokarien konbinazio sistema perfektua Bangaloreko zentro finantzarioan kokatuta dago eta 115 m-ko altuera, 30.000 m2 –ko 24 solairu, 2 soto eta heliportu bat dauzka. Arkitektura soila eta dotorea dauka eta eraikin eraginkor baten estandarrak. ULMA Constructionek bi sistema igokari planteatu ditu bere produktu nagusietako baten mekano kontzeptuan oinarrituta: MK. BMK kontsolen eta barruko hutsuneetarako KSP plataformen arteko konbinazioak asteroko hormigoitze zikloak ahalbidetu ditu. Soluzio honekin lan bertikalak lauzen lanetatik modu independentean aurrera eraman dira. Solairuen arteko altuera 4,20 m-tik 5,50 m-ra bitartekoa da. World One King Tower 447 m-ko altuera izanik, munduko bigarren egoitzazko eraikinik altuena bilakatuko da. ULMA Constructionek etxe orratzaren 117 solairuetako lauzetarako soluzioa eman du, erabilera errazeko bi enkofratuaren bidez: CC-4 eta ENKOFLEX. Lauza bakoitzak 1.600 m2 dauzka eta horietatik 25 cm-ko lodierako 1.100 m2 CC-4 aluminiozko enkofratuaren bidez egin dira. ENKOFLEX gune perimetralerako osagarririk egokiena izan da, izan ere, habe independenteez osaturik dagoenez, eraikin honen forma kurbatuetara egokitzen da. 190 m linealekoa, 0.90 m-ko ertza duena eta 2,50 m zabal dena, mailarte berezien bidez errematatuta dago. Bi sistemak EP puntal europarraren bidez eskoratzen dira. Lauzaren azalera aldatu egiten da 40. eta 80. solairuetan, eraikinaren geometriaren arabera.