- Ulma Construction
ULMA Constructionek Euskararen Zilarrezko Bikain Kalitate Ziurtagiria lortu du, Eusko Jaurlaritzaren eskutik
2014/11/25
Azaroaren 18an Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu zituen Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. 300 pertsonatik gora elkartu ziren ekitaldian, ziurtagirien zazpigarren edizioan. Raul Garcia ULMA Eraikuntzako lehendakaria eta Euskara Batzordeko kideak ere bertan izan ziren, Euskararen Zilarrezko Bikain ziurtagiria jasotzeko.
Guztira, 39 erakundek jaso dute ziurtagiria. Horietatik hamabik goi-mailako urrezko Bikain ziurtagiria jaso dute; hogeik zilarrezkoa eta zazpik oinarrizkoa. Bikain Kanpo-Ebaluazioak Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioarekin lankidetzan, eta erakunde batean euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa neurtzera daude zuzenduak.
Erlazionatutako Erreportaiak
Erlazionatutako Elkarrizketak
- TALENTUAREN KUDEAKETA. “ULMA barruan dagoen talentua indartu behar dugu, eta talentu hori bizigarri berriarekin uztartu, aurre egin beharreko erronkei erantzun ahal izateko.”
- “Sustatu behar dugun oinarrizko indargunea pertsona bakoitzarena da. Gainerako indarguneak hortik jaiotzen edo eratortzen dira”.
- 23 herrialdetan presentzia zuzena dugu