• Ulma Construction

ULMA Constructionek enkofratze arinen soluziorik onena merkaturatu du

2014/06/30
Ikerketa eta berrikuntza bezeroarentzako produktu berri, soluzio berri eta zerbitzu berri bihurtu izanaren ondorioa da LGW enkofratze arina.

LGW hormako enkofratua da, bizitegien eraikuntzara zuzendua. Obrako kostu handiak direla eta, soluzio edo enkofratu gero eta arinago eta sinpleagoak behar dira, muntatzeko orduan errendimendua hobetuko dutenak. LGW ULMA Constructionek merkatuaren beharrei eta mundu osoan gauzatutako proiektuetan bezeroei entzundakoari ematen dien erantzuna da.

ULMA Constructionek erresistentziaren eta pisuaren arteko orekarik handiena lortu du, eta modurik merkeenean. Panel ertain baten pisu berdinarekin, 30kg/m2, erresistentzia 60 kN/m2-ra arte handitu da gama osoan, eta  80 kN/m2-ra arte panel unibertsalean. Panelaren altuerako hormen kasuetan, ez da beharrezkoa hormigoia egitearen abiadura kontrolatzea.

Panelen aukera zabala eskaintzen du, horma, pilare eta zimenduen edozein geometriari irtenbidea ematen diena, horien neurria eta konplexutasuna gorabehera, eta beste elementu lagungarririk behar gabe.

3; 2,4; 1,2 eta 0,6 m-ko altuera estandarretan eskuratu daiteke, eta, hainbat zabalera konbinatuz, 0,9 m-tik 0,3 m-ra arte, proiektu handiak zein txikiak hartzen ditu. Akaberak pintatuta zein galvanizatuta, ULMA Construction bezeroen bateko eta besteko beharretara egokitzen da.

Gainera, panel guztiek profiletako alboetan zuloak dituzte, eta horiek, panel unibertsalekin konbinatuta, itxitura, izkina eta pilareetarako soluzioak egitea ahalbidetzen dute, oso errendimendu eta kalitate handiarekin.

Onurak agerikoak dira: erabateko arintasun, malgutasun eta erresistentzia, kostuen murrizketa, eraginkortasuna handitzea eta, ondorioz, produktibitatea areagotzea. Berez, garabien okupazioa murriztu egiten da, eta beste lan batzuk egiteko libre geratzen dira.