• Ulma Construction

ULMA Constructionek Deustu Unibertsitateko International Business Unibertsitate Masterrean parte hartu du

2016/03/02
Otsailaren 25ean Donostiako Campusean egin zen International Business Masterraren (MIB) amaiera-ekitaldian, Euskal Herriko nazioartekotutako enpresa zuzendari eta arduradun ugarik hartu zuen parte.

International Business Masterreko lan metodologia nagusiki praktikoa eta parte-hartzailea da, nazioartekotze esperientzien trukaketa baliotsua ezagutzeko aukera eskainiz parte-hartzaileei.

Lourdes Urzelai, Asia eta Ozeano Bareko gerentea, izan zen masterraren saioetako batean hizlari jardun zuen profesionaletako bat, eta, ULMA Constructionek Perun izandako nazioartekotze esperientzia partekatu zuen  ikasleekin.

Amaiera-ekitaldian, ikasle guztiei eta MIBeko hirugarren edizioko irakasleei diplomak banatu zitzaizkien euren ekarpen aberasgarria eskertuz, hain zuzen ere, Guillermo Dorronsoro Deustu Business School-eko dekanoa, Amaia Arizkun MIBeko zuzendaria eta Pablo García-Berdoy Alemaniako Espainiako enbaxadorea izan ziren diploma banatzaileak. Masterrari amaiera Pablo García-Berdoyk eman zion, irakasgai honekin: The Challenges of the European Union: the German and Spanish perspectives.

International Business Unibertsitate  Master Ofiziala lehena da EAEn modu honetan, osorik ingelesez, eta, laguntzen du atzerrian negozio aukerak identifikatzen eta nazioartekotzearen estrategia enpresariala diseinatzen eta praktikan jartzen.