• Ulma Construction

ULMA Constructionek bere irudia eguneratu du katalogo orokorra berrituta

2016/06/16
Construction Book izenarekin, ULMA Constructionek 250 orrialde baino gehiagoko katalogo orokor berria aurkeztu du, mundu osoan gauzatu dituen 70 proiektu garrantzitsu baino gehiagori buruzko informazioarekin eta bai eta bere enkofratu, aldamio eta apeoen inguruko informazio zabalarekin ere.

Dokumentu bakarrean bildu da enpresaren gaineko informazio eguneratua eta osotua, produktu, soluzio eta aplikazioen azken nobedadeekin, berrikuntzaren aldeko apustu garbi gisa. Produktuen gaineko dokumentu sorta sendotu eta handitu egin da, soluzio guztietako sistemen segurtasunari buruzko atal berri bati arreta berezia eginez.

Construction Booken asmoa da transmititzea enpresaren nortasun korporatiboa, balioak eta hurbiltasuna, egunero-egunero ULMA presente dagoeneko herrialdeetan lanean diharduten pertsonen hitzen bitartez. Construction Book ULMA Constructionen erakusleiho berria da, izan ere, sektoreko profesionalek bertan kontsultatu ditzakete produktu guztien xehetasunak eta bertan ezagutu dezakete, baita ere,  ULMAko lantaldeak edozein proiektu gauzatzeko duen ahalmena.