ULMA Constructionek Argentinan duen filialak 20 urte bete ditu — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Constructionek Argentinan duen filialak 20 urte bete ditu

Duela 20 urte ULMA Andamios y Encofrados Argentina SA eratu zen ULMA Constructionen bokazio internazionalaren ondorio naturalez, izan ere, ordurako ULMA Constructionek bazituen bere lehen filialak Portugalen, Frantzian eta Txilen.
ULMA Constructionek Argentinan duen filialak 20 urte bete ditu
2017/09/27

Aldamioa izan zen produktu izarra, bai matrizearen hasieran bai Argentinako filialaren hasieran, izan ere, produktu horrekin ULMA merkatu batean sartu zen, non produktua ilusioz hartu zuten. Produktuaren jatorrizko izena JJEIP zen, ULMAren fundatzaileen ohorez. Hain izaera ekintzailea zuten pertsona horiek eta hain ondo asmatu zuten, non ULMA aldamioa berme, kalitate eta segurtasunaren sinonimotzat hartu baitzen segituan, lehenengo Espainian, aurrez fabrikatutako lehen aldamioa Espainiako merkatuan indarrez sartzean, eta urte batzuk geroago Argentinan. Izan ere, garai hartan halako ezaugarriak eskatzen zituen Argentinako merkatuak birgaitze proiektuetan, eta beste konpainia batzuek ez zuten hori eskaintzen.

Argentinako filialaren sorreran parte hartu zuten pertsonek diotenez -gaur egun proiektu komun hau sendotzen jarraitzen duten pertsona horiek- hainbestekoa izan zen ULMAren produktuan eta zerbitzuan jarritako konfiantza eta haiei emandako garrantzia , non obrak esleitzeko pleguetan ohikoa baitzen zehaztea “aldamioek ULMA aldamioaren ezaugarriak eduki behar zituztela”.

Enkofratu sistemen eskaintza gerora etorri zen, eta poliki-poliki ULMA Andamios y Encofrados Argentina SA gaur egun den enpresa fidagarria izatera heldu da, edozein tamainako eta edozein konplexutasuneko eraikuntza proiektuak garatzeko Argentinan. Hala, bere hasierei leial izanik, ULMA Andamios y Encofrados Argentina SAk balio batzuei eusten die, hala nola konpromisoari eta bere harremanen zintzotasunari eta soluziorik hoberena eskaintzeko gaitasunari eta profesionaltasunari, izateko modu bat eta eraikuntzaren negozioa ulertzeko modu bat osatzen duten eta merkatuan irauten duten eta nabaritzen diren sentimenduak baitira.

Argentinako filialeko Gerente Nagusi Diego Devincenziren arabera, “Gure bezeroek badakite gure dedikazio baloratzen: etengabe nabaritzen da fidelizazioa. Haiek badakite ULMAk ez diola inoiz utziko kontsulta bakoitzari aholkularitza emateari. Obraren konponbidea planifikatzean ez ezik, une hori baino askoz lehenago ere hartzen dira kontuan ULMA produktuek eskaintzen dituzten aukerak: proiektua definitzen ari denean. Gure bezeroei laguntzen, leloak dioen moduan: Zure proiektuen hasieratik”.