ULMA Construction zerbitzu integrala Poznan-eko Nobel Dorrean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Construction zerbitzu integrala Poznan-eko Nobel Dorrean

53,5 m-ko altuerako Nobel Dorrea Poznan-eko CZT parke zientifiko eta teknologiko berritzailean nagusituko da. Zentroak enpresa berriak bertan ezartzeko aukera emango du eta era berean inguruan lana sustatzeko. 51 x 13,5 m-ko dimentsioa, 13 solairu eta lurrazpiko 2 soto ditu. Eraikinaren azalera guztira 13.500 m2 –koa da.
ULMA Construction zerbitzu integrala Poznan-eko Nobel Dorrean
2014/05/29

ULMA Construction-ek zerbitzu integralak eskaintzeko duen bokazioa ageri geratu da proiektu honek eskatu duen ekipamendu guztiaren hornikuntzan: RKS Igokari gidatua, ORMA Enkofratu Modularra eta CC-4 aluminiozko enkofratu horizontala EP puntal europarrarekin.

RKS autoigokari arinak lan erritmo handia jasan ahal izan du, kontrako meteorologia baldintzak izan arren. Ekipo hidraulikoa izanik, hormatal bertikalen igotzea hormaren egitura bereizi gabe egin da. Denboran eta kostuetan nabarmen aurreztu da, ez baita garabia behar izan. Horretaz gain, 70 cm-ko atzeraemangune sistema izateak ferrallatze eta jarri ondorengo material egokitzapenen lanak erraztu ditu.

Egituraren MK sistemak erakinaren geometriara egokitzea erraztu du, baita lan plataformen konfigurazioetara, sarbideetara eta abarretara ere, bezeroak hala eskatuta.

Sistema igokariak 4 mailatako plataformak izan ditu une oro. Bakoitza bere funtzioekin eta beharrezko segurtasun elementuekin: hormigoitu, enkofratua eutsi, sistema hidraulikoa abian jarri eta kono berreskurapena.

Eraikinaren perimetroa 6 eta 7 metroko zabalerako eta 13, 7 m-ko altuerako hormatalekin estali da. 4 zilindro hidraulikorekin, egitura 11 aldiz altxatu da 50 m-ko altuerara iritsi arte, 3,7 m-ko geruzekin.