• Ulma Construction

ULMA Construction&UNI-SPAN-en aliantzaren beste arrakasta bat Australian

2014/09/25
4,6 km luzeko Brisbane City Council’s Legacy Way tunelak zonaldeko trafikorik gehien duten bi bide-gune lotuko ditu. 12,4 metro diametroko eta 110 metro luzeko bi tuneladorekin batera, MK tunel gurdiak erabili dira, tunelen sarrerak eta irteerak egiteko.

Transcity, proiektuaren enpresa-eraikitzaileak, tuneletan hegalak eta aireztapen hodiak instalatzeko soluzio berritzailea bilatzen zuen. UNI-SPAN, ULMA Construction-ek Australian duen banatzaile ofiziala, izan zen proiektu hasieratik bi tuneletako lanen plangintzarako, hornidurarako eta eraikuntzarako aukeratua.

Australiako tunel batean lehen aldia da aurrefabrikatutako hormigoiz aurreatezatuko lauzak jarri direla hormigoitutako hegal baten gainean soilik eta in situ. Logistika, geometria, espazio eta segurtasunari dagokienez, erronka handi bat izan da muntaketa hau.

Ahalik eta produktibitaterik handiena lortzeko, MK gurdi motorizatu bat diseinatu eta hornitu da, enkofratu erretraktilekin. MK sistemarekin hegalak 50 m-ko tarteetan gauzatu dira. Gurdi bakoitzak 20 ordu behar izan ditu jaisteko, 100 m aurreratzeko, igotzeko eta hurrengo geruza egiteko. Lan erritmo bizia dela eta, bi gurdi gehigarri gehitu dira tunel bakoitzean, ferrailatze lanek eta 8 m-ko egitura indargarrien kokapenak ez baldintzatzeko gainerako lanen erritmoa.

MK-rekin 20 orduz behin 50 m-ko ezarpeneko lan zikloa lortzeaz gain, tunelaren altuera libreko 700 mm-ko aldaketari irtenbidea aurkitu zaio. MK sistema, bere aldakortasunari esker, enkofratuen sektorean lidergo postua duela erakusten ari da.

Proiektuaren emaitza onak agerian utzi du proiektu hasieratik bezeroarekin lankidetzan aritzea arrakastarako bermea dela epeak zorrotzak direnean.