• Ulma Construction

ULMA Construction-en HWS eta ATR produktuak, altuera handiko proiektuen aliatuak

2014/01/31
Altuera handiko proiektuek produktuan eta gauzatze epeetan soluzio bikainak emango dizkien lider baten beharra dute. ULMA Construction-ek urteak daramatza sektore honetan lanean eta sistema igokariak garatzeko, aplikatzeko eta horien inguruko aholkularitza emateko adituak ditu nazioarte mailan.

Esperientzia honekin batera, proiektua hasten denetik bukaera arte ematen den zerbitzu integrala, pertsonalizatua eta jarraitua da eraikin mota hauek arrakasta izateko gakoa.  Bezeroak ULMA Construction-en jarri du konfiantza; gaur egun horregatik daude abian NYC-ko Hudson Yards eta Torontoko Bay Adelaide East Tower proiektuak.

Proiektu hauek dituzten ezaugarriak direla eta, geometria aldetik behar ezberdinetara egokitzeko gai diren teknologia espezializatua, erabilera anitzekoa eta malgua behar dute. ATR Sistema Autoigokaria eta HWS Babes Perimetraleko Pantailak dira ULMA Construction-ek eskaintzen dituen produktuetako batzuk, obra bakoitzaren beharretara egokitzen direnak.

Bi horiek dituzten ezaugarriek sistemak azkarrak, seguruak eta funtzionalak izatea eragiten dute:
-Altxatze hidrauliko autoigokaria, garabiaren beharrik gabe, baita aurkako meteorologiarekin ere.
- Forjaketan geometria irregularretara egokitzea.
- Altuera handiko lanetan sistemaren eta langileen segurtasuna.
- Eguraldi txarretik babestea.
-Aldakortasuna, egitura MK Sisteman oinarritzeagatik.

HWS:
-Erabilera anitzeko plataformak, integratuak eta babestuak:  lanetarako, materiala gorde eta igotzeko, enkofratu mahaien irteerarako.
ATR:
-Bitarteko osagarriak igotzeko. Hormigoi banagailuak…