• Ulma Construction

ULMA Construction EITBko Teknopolis programan, zubi eta biaduktuen eraikuntzaren inguruko saioan

2016/04/05
ULMA Construction zientzia eta teknologia dibulgazioko Teknopolis telebista saioan azaldu zen joan zen asteburuan. EITBk eta Elhuyar Fundazioak sortutako Teknopolis programak zubi eta biaduktuen eraikuntzari buruzko erreportajean tarte bat eskaini zion ULMA Constructioni.

Iñigo Kerejetak, Espainiako merkatuko buru teknikoak, ULMA Constructionen jarduera deskribatu zuen, ULMAk bezeroari proiektua hasi eta gauzatzeraino ematen dion laguntza azalduz,  enkofratuaren eta aldamioaren soluzio teknikoak diseinatuz, eraikuntzarako materialik egokienez hornituz eta obra guztian zehar gertutik lagunduz.

Elkarrizketan, Iñigo Kerejetak Cádizeko Badiako zubia eraikitzen ULMAk izandako parte-hartzea azaldu zuen, neurri  eta betekizun tekniko handiko proiektua izan dena.  Azalpenak ematen zituen bitartean irudi batzuk agertu ziren, grabatuak izan direnak fabrikan eta lantaldearen formaziorako eta bezeroen arreta komertzialerako ULMA Constructionek diseinatutako Show Room-en, oraingoan ULMA Constructionen jarduera  ikusleengana hurbiltzen lagunduz.

Lotura honen bitartez Teknopolis saioan ULMA Constructioni eskainitako tartea ikus daiteke.