• Ulma Construction

ULMA Construction Brasilgo Teles Pires planta hidroelektrikoan

2014/07/30
Teles Pires planta hidroelektrikoa da Brasilgo Gobernu Federalak Hazkundea Azkartzeko Programan aurreikusten diren azpiegituren planean sartzen den azpiegituretako bat. Plantak 1.820 megawatteko ekoizteko ahalmena du eta ahalmen horrekin 2,7 milioi familia hornitu ahal izango dira.

Zentrala Teles Pires ibaian dago, Tapajos ibaiaren adar batean, Para eta Mato Grosso estatuekiko mugan, Jacareacanga (PA) eta Paranaita (MT) udalerrietan.

Honelako proiektuetan, premisetako bat da segurtasuna, kostu txikia eta produktibitatea bermatzea.  Horregatik, ULMA Constructionek enkofratuaren euskarria desmuntatu gabe lekuz aldatzeko aukera ematen duen sistema bat proposatu du.

MK modeloko 12,68 m-ko Zertxak erabilita orga mugikor bat konfiguratu da, eta orga horrekin 19 m-ko altuera duten T-60 dorreak hurrengo kokalekura mugitu dira. Bi sistema horiek konbinatuta ULMA Constructionek erakutsi du gai dela makinen geletako lauzei eusteko ezin hobea den soluzioa eskaintzeko. Proiektuan mota horretako bost eraikin daude eta, gaur egun, soluzio hau horietako bitan aplikatzen ari da.

Lauzak enkofratzeko HMK sisteman ez da MK orga erabili, baina enkofratze sistema horren txarrantxa sistema eta dorreen arteko blokeoari esker, dorreak mugitu daitezke VR alboko orgaren laguntzarekin.  
T-60 zinbriak karga ahalmen handia dauka eta muntaketa prozesua azkar eta seguru egitea ahalbidetzen du.  Gainera, oso leku garaietan egiten diren lanetan, kasu honetan bezala, sistemak segurtasunik handiena eskaintzen du. ULMA Constructionen soluzioarekin proiektuan aurreztu ahal izan da, denborak eta kostuak txikiagoak izan baitira.

Mantentze lanak etengabeak dira honen moduko proiektuetan. Makinen gelako zein kolektoreetako mantentze lanetan erabili da BRIO aldamioa, 10 metro baino gehiagoko altuera duena. Sistema honek lanak segurtasun handienez egitea bermatzen du eta beti hala da, aldamioetarako iristeko sistema eta plataformez baliatuta. Gainera, bere malgutasunari esker proiektu honetako geometria zuzen zein kurboetara moldatu ahal izan da.