ULMA Construccionen MK Sistema: arrakasta segurua aplikazio bakoitzean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Construccionen MK Sistema: arrakasta segurua aplikazio bakoitzean

2009an Errumanian proiektu batean plazaratu eta gero, MK Sistema arrakastaz sartzen ari da probatu den merkatu eta nitxoetan.
ULMA Construccionen MK Sistema: arrakasta segurua aplikazio bakoitzean
2011/07/01

ULMA Construccioneko MK Sistema aplikazio ugari dituen produktua da. Mekano moduko sistema bat da, askotariko konfigurazioak gauzatzeko aukera ematen duena: obra zibileko karga handiko egiturak, zein eraikuntzako karga arinagoetarako egiturak, betiere oinarrizko osagai berak erabiliz.

Sistemaren osagaiek duten pisu arinari esker, kasurik gehienetan, neurri handiko estrukturak eskuz uztartu daitezke. Horrenbestez, garabia erabilera aurretiaz tokian bertan muntatzen diren multzoak jasotzera mugatzen da. Faktore hori funtsezkoa da obra egiten ari den bitartean kostuak aurreztu ahal izateko.

Merkatuari begira, salmentako zein alokairuko merkatuari begira, produktuak hainbat alderdi interesgarri eskaintzen ditu. Inbertsioaren zatirik handiena sistemaren oinarrizko elementuak eramaten du, hau da, txarrantxak, eta gainerakoa diseinatutako aplikazio bakoitzerako dauden osagarri bereziek bereganatzen dute. Beste produktu batzuekin ez bezala, horien aplikazio mota bakar batean erabili baitaitezke, MK Sistemak aukera ematen du pieza gehienak konfigurazio ugaritan erabiltzeko. Ondorioz, produktuaren errentagarritasuna nabarmen handitzen da, piezei erabilera gehiago ematen zaienez, inbertsioa txikiagoa delako.

MK Sistemarekin orain arte egin diren oinarrizko aplikazioak hauek dira: MK-150 eta MK-360 zinbriak, MK zertxa, HMK eta VMK enkofratuak, MK mahaiak, BMK eta SBF gora egiteko kontsolak, KSP barne plataforma eta HWS babes perimetrala. Gaur egun, hainbat aplikazio garapen fasean daude.

Oinarrizko aplikazio horietako batzuk, konplexutasun handiagoko egiturak osatzen erabiltzen direnak, obra zibileko proiektuetan erabiltzen hasi dira, eta harrera handia lortzen ari dira, bai bezeroen artean, bai sare tekniko-komertzialean.

Hori da, esaterako, orga mugikorren kasua: hormigoizko luzerako egiturak egiteko gai dira, hala nola zubiak eta tunelak. Enkofratua MK txarrantxetatik eta osagarri berezietatik abiatuta egindako egituran finkatzen da, eta hormigoizko oinarri batean bermatuta egon daiteke, hormigoiztatzetik datozen kargei eutsi behar badie, edo errailen gainean ibili daiteke, hormigoia egiteko hurrengo faserantz joan behar badu.

Orain arte elementu hauek garatu dira:

• Hegaletako orga: hormigoizko zubietako hegalak egiten ditu, batez ere metalezko nukleoekin

• Kareletako orga: Sarri askotan hegaletako ertzetan jarritako kareletan hormigoia botatzeko aukera ematen dute

• Zubiko orga: tunel faltsuetako ganga egiten du

• Enkofratua hartzeko orga: tunel edo kanal bateko enkofratuari eusteko MK egitura mugikorra

Estruktura partikularra eta neurrira egin beharrean, MK Sistemak aplikazio horien irtenbidea planteatzen du, material estandarra erabiliz. Ezaugarri berezi horrek lagundu egin du produktuari eta erabilerari harrera ona egiten, eta ULMA Construccion bultzatzeko plataforma gisa erabili daiteke orain arte eskaintza lehiakorra egiteko lanak zeuden nitxoetan. Horixe da, adibidez, Polonia, Peru, Brasil eta Kanadako filialen kasua; beste batzuek ere dagoeneko esperimentatu dute produktuarekin, eta gainerakoak probatzeko aukera noiz izango duten zain daude. Alegia, MK Sistemaren aurrerapena geldiezina da eta, aurki, espero da ULMA Construccionen produktu izarretakoa bihurtuko dela.