ULMA Construccionek “Urteko Aldamioa”-ren lehen saria jaso du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Construccionek “Urteko Aldamioa”-ren lehen saria jaso du

BRIO Aldamio Multidirekzionalari “Urteko aldamioa”-ren saria eman dio Poloniako Aldamioen Industria Ganberak.
ULMA Construccionek “Urteko Aldamioa”-ren lehen saria jaso du
2012/03/02

Hirugarren edizio honetan, ULMAk BRIO lan plataformaren diseinuan eta instalazioan egindako lana baloratu da, Poloniako Wroclaweko “Centennial Hall”-eko kupularen pean esekita. Zentro hori UNESCOk Gizateriaren Ondare gisa katalogatutako eraikinen zerrendan sartu zen, 2006. urtean. Lehenengo saria ULMA Construccion Polskako kideek jaso zuten, Poloniako Gdynian egindako Aldamioen Foroan. ULMAko filial poloniarrak BRIO aldamioan oinarritutako soluzio bat planteatu zuen, hormigoi armatuzko kupula zaharberritzeko lan guztiak egitea ahalbidetu zuena, bitartean beheko kotan egiten ari ziren lanetan interferitu gabe. Egituraren muntaketa 40 metroko altueran hasi zen, kupularen goiko eraztunean bermatutako hainbat sareta habetan esekitako aldamio batekin. Horrenbestez,oinarri bat lortu zen, erdialdeko plataformak jarri ahal izateko.
Gainerako lan plataformak altzairuzko kableetan finkatu ziren, kupularen hormigoi armatuzko egiturari lotuta. Ondorioz, 2,0 kN/m2-rainoko lan kargak lortu ahal izan dira. Lan segurua egiteko berme gisa, objektuak erortzen baziren uneoro langileak babesten zituzten sareak instalatu ziren. Muntaketa 30 egunetan egin zen, gauez, eta ondorioz egunez 0 mailako lanak egin ahal izan ziren.