ULMA Construcción Peruko proiekturik ospetsuenetako batean ari da lanean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Construcción Peruko proiekturik ospetsuenetako batean ari da lanean

Lima hiriko Tren Elektrikoa egiteko, 12,5 km luzerako eta 1 lineako 8 geltokiko zubibidea eraikiko da. Tren honekin hiriburuak duen arazo nagusiena konponduko da: hiriko zirkulazioa eta 300.000 bidaiarik egunero jasaten duten garraio publikoaren kaosa.
ULMA Construcción Peruko proiekturik ospetsuenetako batean ari da lanean
2013/01/22

Egitura bakoitzari erantzun egokia emateko asmoz eta aurreikusitako epe laburrak kontuan izanda, MK Sistema proposatu da egin beharreko konfigurazio guztien soluzio nagusi bezala. Giza baliabideak eta logistika egokiak izateak material guztia hitzartutako epeetan hornitzea erraztu du.

Luzera horretako zubibide batek eskatzen dituen 400 euskarri baino gehiagorako, ENKOFORM VMK zutabeetarako enkofratu bertikala erabili da.

Oktogonal itxurarekin eta 7 metro baino gehiagoko altuerarekin hormigoiketa presiorik altuenak jasan ditu. Bitartean, buruen barrenak eta alboak egiteko, ALUPROP dorrez eskoratutako ENKOFORM HMK erabili da. Lauza eta habeen hondoak eraikitzeko, sistema berdinak erabili dira, COMAIN eta NEVI enkofratuekin batera.

Kurbadura duten zatietan ALUPROP eta MK dorreak erabili dira, kasu bakoitzean 108t jasan dutelarik (27t sendogarri bakoitzeko).

MK-ren erabilera anitza medio, oinezkoentzat zubi bat muntatu da, baita ibilgailuak pasatzeko egitura bat ere. Sistema honek bezeroak jarritako eskakizunei arrakastaz erantzun die.

Jarduera sismikoko zona bat denez, nahiko sendogarri eta euskarri dituen egitura bat hartu da kontuan, zeharkako eta luzetarako mugimenduen aurrean indar-banaketa eta segurtasuna areagotzeko.