• Ulma Construction

ULMA Construcción Peruko meatze-azpiegitura handietan lanean

2013/06/20
Perun, non BPGaren %14 meatzaritzak ematen duen, Toromocho meatze-proiekturik garrantzitsuenetako bat bihurtuko da. Meatze honetatik, 4.500m-ko altueran, 1.500 milioi tona mineral aterako dira.

ULMAk enkofratu eta aldamioen soluzio integral bat eman du, besteak beste, azpiegiturako eraikuntza, harria lantzeko instalazioak, birrintze makinak, sarbide tunelak eta berreskuratze tunelak egin ahal izateko.

Birrintze eraikinak

25m baino gehiagoko altueran, 20 MK zertxarekin  3,7m-ko hegal bat egin da 1,1m-ko lodierakoa. Hemendik, 9m-ko altuera duen azken solairua eraiki da.

Egitura bertikaletarako, 1,5m-ko zabalera eta neurri konstanteak dituzten hormetarako, ORMA enkofratu sendoa denaren aldeko apustu egin du ULMAk eta horri esker, doikuntzan denbora murriztu egin da.

Era honetako eraikinetan, solairuen arteko altuera eta lauzen lodiera kontuan izanik, karga eskakizunak handiak dira. BRIO zinbria eta ALUPROP puntalen ekipoen konbinazioak, karga eskaerei erantzunik onena eman diete: lauzako 1.060 t  jasan dituzte.

BRIO aldamioa eraikinaren inguru guztiko BMK kontsolen gainean jartzeak, ferrailatu, enkofratu eta beste lan batzuk egitea erraztu du.

ULMAk era honetako lanetan duen esperientziari esker, bezeroak aholkularitza onena jaso du. Gainera, Toromocho Meatze Proiektuko erabilera anitzeko produktu egokiak erabili dira beti.