• Ulma Construction

ULMA Construcción-en MK sistemak Peruko distantziak txikiagotu egin ditu

2013/10/28
93,60 m luze den Salinas Zubiak Marañón ibaiko ur-bazterrak elkartzen ditu eta merkataritza eta turismoa sustatu ditu Amazonaseko inguru honetan. Orografia konplexuak topografia aldetik kontrol zorrotza eskatu zuen. Horretaz gain, uholde handiak izateko arriskua eta zegoen leku txikia izan ziren obraren diseinua ezarri zutenak: arku itxurako zubi faltsua bitarteko oholarekin, ertzetan finkatua, eta garabiak erabili behar ez dituzten sistemekin egina.

ULMA Soluzioa

MK Sistemarekin beharrezkoak ziren konfigurazio guztiak planteatu ziren. Muntaketa prozesuan obran bertan aholkularitza eman izanak eta 204 t-ko MK hornidura azkarrak bermatu zuten produktuaren gehienezko errentagarritasuna.
MK zinbriak, 28,30 m luze diren muntaketa dorreak, MK arkua eta ohola muntatu eta desmuntatzeko muntatu ziren eta horretaz gain, hormigoia heldu eta husteko erabili ziren.
MK egiturekin oholaren 2 habeen kurbadura erradioa lortu zen hormigoi arkuan. 1,2 m zabal den sekzio angeluzuzenduna eta goragune aldakorrarekin (2 m hasieran eta 1,25 m gakoan), egituraren itxitura, alde nagusian, arrakastatsua izan zen.
MK sistema soluziorik eraginkor eta ekonomikoena izan zen. Erabilera anitzekoa eta moldagarria, eraikitzeko epe zorrotzak %100 betetzea ahalbidetu zuen.