• Ulma Construction

ULMA Construcción-ek sekulako arrakasta izan du BAUMAn

2013/05/23
Milaka bisitarik izan dute ULMA Esperientziaz gozatzeko aukera Alemaniako BAUMA ferian. Ikusle kopuruaren hazkundeak argi utzi du proposamen berriak arrakasta izan duela: komunikatzeko, ULMAko balioak indartzeko, bezeroarekiko harremana bizitzeko… modu berria ez da oharkabean geratu, standarekiko lehen kontaktutik, bertako harreratik eta erakusketatik hasi eta pabiloi barruan izan diren gastronomia eta aisialdi ekintzetaraino. Bertaratu diren guztiek ULMA Esperientzia ezagutu dute.

Bizitasun handiko zazpi egunetan ULMAk mundu mailan eraikuntza sektoreko feriarik garrantzitsua den BAUMAko standean izan duen bisita kopurua hasieran aurreikusitakoa baino handiagoa izan da.

Open Air Area F8-ko 824 zk. duen standean  kokatuta, pabilioia bera erakusketaren elementu bat gehiago bilakatu da, bere egitura MK Sistemarekin eraiki baita.
Produktuaren berrikuntzek zein jardunaldi osoan zehar antolatutako ekintza ezberdinek harrera paregabea izan dute. Nazionalitate ezberdinetako bisitariak egon izanak argi utzi du ULMAko produktuek pizten duten interesa, duten aldakortasunagatik eta eraikuntza, obra zibili, eraikin energetiko eta industrialen alorrean eta eraikinak birgaitzeko eta mantentzeko duten gaitasunagatik.

Feria honetan ULMAk erakutsi du bezeroaren beharrei bere osotasunean erantzuteko gaitasuna duela,   zerbitzu integral baten bidez. ULMAk bere produktu guztiak hasieratik bezeroarekin lan eginez diseinatu, ekoiztu eta komertzializatzen ditu, proiektuaren soluzioa elkarrekin sortzeko eta gauzatu bitartean garatzeko.

ULMAk nazioko zein nazioarteko sektoreko feriarik ospetsuenetan  presentzia izatea erakundearentzat interes estrategikoa da. Helburua bezeroei zerbitzurik onena eskaintzea eta harreman komertzialak indartzea da.

ULMA Esperientziak bere balioekin bezero bakoitzari arreta eskaintzen eta soluzioak bilatzen jarraitzen du, ULMA dagoen herrialde guztietan.