• Ulma Architectural Solutions

ULMA Architectural Solutionsen bideo korporatibo berria

2016/02/26
ULMA Architectural Solutionsek, bere Branding eta Nazioartekotze estrategiari jarraituz, enpresa-aurkezpeneko bideo berria aurkeztu du, salmenta-indarraren komunikazio tresnak indartzeko asmoz.

Ezinbesteko komunikazio tresna da enpresak eskaintzen dituen soluzioak eta soluzioen oinarri nagusia den material berritzailearen ezaugarriak eta abantailak –hormigoi polimeroa– ezagutzera emateko.

Halaber, ikus-entzunezko pieza honek gure eredua erakutsi nahi du: ULMA Architectural Solutionsen balio nagusia pertsonak dira, gure langile, bezero eta laguntzaileen inplikazio, pasio eta talde lanari esker.

Ikusteko moduan dago ULMAren web orriko bideoen sailean (http://www.ulmaarchitectural.com/eu/bideoak/) eta ULMA Architecturalen You Tubeko kanalean.