ULMA Architectural Solutionsek garatutako barne estaldurentzako soluzio berria — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMA Architectural Solutionsek garatutako barne estaldurentzako soluzio berria

ULMA Architectural Solutionsek fatxada soluzioak barne espazioetara egokitu ditu.
ULMA Architectural Solutionsek garatutako barne estaldurentzako soluzio berria
2016/01/11

Arkitektura garaikideak soluzio integraletarantz jo du, fatxadak barne espazio batzuekin bateratuz.

Eraikinak janzten eta bere fatxadak edertzen urte asko egin eta gero, ULMA Architectural Solutionsen joera hori zabaldu eta urrats bat aurrera egin dugu gure fatxada soluzioak barne espazioetara egokitzeko.

Sistema xume eta eraginkorra garatu dugu, gure materialaren ontasunei probetxua ateratzen diena (hormigoi polimeroa), ezin hobea bilakatuz barne espazioak estaltzeko, eta giro bakoitzari nortasun propioa eskainiz, ukitu pertsonalarekin eraikinaren multzo osoan.

Soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditugu proiektu bakoitzerako hainbat testura, kolore, akabera eta formatuekin, zeinak aukera mugagabeak irekitzen dituzten diseinatzaileen kreatibitatea esploratzeko, espazio bakarrak eta pertsonalizatuak sortuz.

Hormigoi polimeroa harri-jatorrizko materiala da. Material konposatuekin lotutako agregakin silizeo eta basaltikoak –hala nola erretxinak–, soluzio natural eta pertsonalizagarria eskaintzea lortzen dute, material oso gutxik lor ditzakeen prestazio fisiko-mekaniko bikainekin.

ULMAn kontziente gara diseinuaren garrantziaz,, baina instalazioa funtsezkoa da proiektu baten arrakastarako. Horregatik, gure plakak erraz mekanizatu daitezke erreminta tradizionalak erabiliz, obran material doigarria bilakatuz mozteko, zulatzeko edo, behar izanez gero, ordezkatzeko bere erraztasunagatik. Oso erraza da entxufeak, etengailuak edo paretara lotzeko osagaiak modukoak instalatzea.

Gure produktuen kalitatea eta bermea ziurtatua dago sektorean 25 urtez goitik esperientzia arrakastatsua izan eta gero. Gure produktu guztiei ezartzen dizkiegun kalitate kontrol zorrotzak eta nazioarte mailan sona handiko erakunde batzuek igorritako entsegu eta ziurtagirien babesa gure ahaleginaren erakusgarri dira merkatuari behar bakoitzera egokitutako soluzioak eta ahalik eta berme handienarekin eskaintzeko.

Zabaldu informazioa gure katalogoa deskargatuz.

Sartu barne-estaldurak instalatzeko bideoan.