ULMA Architectural Solutionsek bigarren aldiz hartu du parte enpresen lasterketan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMA Architectural Solutionsek bigarren aldiz hartu du parte enpresen lasterketan

Joan den maiatzaren 7an, hamabi bazkidek hartu zuten parte Donostian egindako Enpresen Lasterketan.
ULMA Architectural Solutionsek bigarren aldiz hartu du parte enpresen lasterketan
2017/05/22

Aurtengoa El Diario Vasco, Adegi eta Donostia Eventosek antolatutako Enpresen Lasterketaren X. edizioa izan da. Lasterketan parte hartzeko beharrezkoa da enpresa berean lan egiten duten lau laguneko taldeak sortzea. Taldeak mistoak, neskez osatutakoak edo mutilez osatutakoak izan daitezke. ULMA Architectural Solutionsek 3 talderekin hartu du parte, horietako bi mistoak eta bat gizonez osatutakoa.

Lasterketa honek sustatzen dituen balioak adiskidetasuna, giza harremanak eta bizitza osasuntsua dira. Hamargarren edizio honetan parte hartze errekorra hautsi da, izan ere 530 taldek hartu dute parte, horietako 3 ULMA Architectural Solutionsekoak.