ULMA Architectural Solutionsek bere Drainatze gama berria aurkeztuko du Altzairu Herdoilgaitzean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMA Architectural Solutionsek bere Drainatze gama berria aurkeztuko du Altzairu Herdoilgaitzean

119. standean egongo gara, 4. pabiloian
ULMA Architectural Solutionsek bere Drainatze gama berria aurkeztuko du Altzairu Herdoilgaitzean
2015/04/21

ULMA Architectural Solutionsek Altzairu herdoilgaitzeko bere Drainatze Soluzioak aurkeztuko ditu Bartzelonan, apirilaren 21etik 24ra ospatuko den BTA 2015 Elikadura Teknologien Azokan.

ULMAk, nekazaritzako elikagaien industriarentzat, industria kimikoarentzat eta farmazia industriarentzat  (beste sektore batzuen artean) kalitate, iraunkortasun eta higiene arloan drainatze beharrei erantzuteko, drainatze kontzeptu berria eskainiko du elikagaien edozein prozesaketan eta beste industria aplikazio batzuetan baldintza zorrotzenei erantzuna ematen diena, higiene, kalitate, garbitasun eta iraunkortasun arloan.

Gamako berrikuntza handienetakoa HygienicPro modeloa da. Blücherrek garatutako drainatze kontzeptu berri eta berezia, zeinak sektorean diseinu eta fabrikazio lanetan 50 urtetik gorako esperientzia duen.

ULMA Architectural Solutions, altzairu herdoilgaitzeko bere katalogo berrian aurkeztutako soluzio horiei denei esker, nagusi da eraikuntza sektorean soluzio pertsonalizatu eta jasangarrien lanketan, eraikuntzan kalitate eta berme ikur izateaz gain.

Tokiko eta nazioarteko 500 erakusketari baino gehiagorekin eta 35.000 bisitari baino gehiagorekin aurreko edizioan, BTA sektoreko erakusleiho nagusi bihurtu da.