ULMA Architectural Solutionsek 25 urte betetzen ditu, eraikuntza-soluzio berritzaileak eskainiz — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMA Architectural Solutionsek 25 urte betetzen ditu, eraikuntza-soluzio berritzaileak eskainiz

Urte honetan eraikuntza sektorearentzako urtemuga berezia betetzen da: ULMA Architectural Solutionsek 25 urte betetzen ditu jardunean, errendimendu gorenean eta nazioarteko proiekzio geldiezinarekin.
ULMA Architectural Solutionsek 25 urte betetzen ditu, eraikuntza-soluzio berritzaileak eskainiz
2015/02/20

Tailerretik industriara

Enpresa ULMA Taldearen baitan sortu zen, eta 1990ean drainatze kanaletako lehen piezak fabrikatu ziren hormigoi polimeroan. Urte batzuk beranduago lehen inbertsio teknologikoak egin ziren eta eraikuntza soluzio berriak egiten hasi ziren, bere negozio-bisioa beste merkatu-zoko batzuetara zabalduz. Horrela, aurrefabrikatu arkitektonikoak sortu ziren (leiho eta ate isurkiak eta horma-txapelak), bai eta fatxada aireztatuko sistema berritzailea ere. Hazkunde-urteetan tailer txiki bat izatetik industria bat izatera pasa zen 2005ean, 12.000m2-ko fabrikarekin.

Nazioartekotzea

2009an, urteetako esperientziaren bidez urteetan jasotako giza talde kualifikatu, teknologia eta know-how-arekin, ikuspegi estrategiko berria hartu eta nazioartekotze politika inplementatzen hasi zen, mundu gero eta globalizatuago batera zabaltzeko apustua eginez.

Gaur, ULMA Architectural Solutions, mende laurdena bizkarrean duela, erreferentzia da sektorean Espainian eta filialak ditu Portugalen, Frantzian, Brasilen, Mexikon eta Italian, eta banatzaile bidezko presentzia dauka mundu osoan banatutako 20 herrialde baino gehiagotan.

25. urteurrena ospatzeko logo bat sortu da papelerian eta negozioko euskarrietan jartzeko, eta Batzorde bat sortu da urteurrenerako hainbat ekintza antola ditzan.