ULMA Architectural Solutions
ULMA Architectural Solutionsek bere lehen proiektua amaitu du Brasilen.
ULMA Architectural Solutionsek bere lehen proiektua amaitu berri du Brasilen, São Paulon, zehazki. Gaur egun 3 proiektu daude abian herrialde horretan, Recife (Pernambuco), Salvador de Bahía eta São Paulo hirietan.
ULMAk Garage Kit Pro merkaturatu du
ULMA Architectural Solutionsek, kanalizazioan eta drainatzean espezialista denak, Garage Kit Pro merkaturatu du, bere baitan beharrezko osagai guztiak hartzen dituen packa 3m-ko etxe ingurunerako drainatze sistema bat eraikitzeko. Euskal Herrian egindakoa eta EN 1433 Europar Arauaren arabera diseinatua, garajerako kita Europa osoan banaketara eta brikolaje azalera handietara bideratutako produktua da.
PERTSONALIZAZIOA: Mahatsondo hostoaren itxurako plaka bereziaren diseinua
ULMA Fatxada Aireztatuko Sistema Bertikala. Alt Penedés eskualdean, Bartzelonako Sant Pere Molanta herrian, ingurunean ohikoa den mahastien paisaian murgilduta, ikastetxe hau kokatzen da, ULMA fatxada aireztatuko sistema bertikalarekin estalia. Gustau Gili arkitekto proiektugileak ULMAri helarazi zion ingurunearekin bat egingo zuen testura eta kolorea lortzeko nahia.
ULMA Architectural Solutions web berria finalista DIARIO VASCO Sarietan
www.ulmaarchitectural.com Gipuzkoako web korporatiborik onenerako 3 finalisten artean
Birgaitutako 14.000 metro ULMA Fatxada Aireztatuarekin
4 etxebizitza bloke birgaitu dira 8 hilabetean.
Nazioartekotzea oinarri
2012ko azken lauhilekoan 6 Azoka Internazionaletan egon gara. Brasil, Mexiko, Maroko, Frantzia eta Portugal bezalako herrialdetan.
Zaharberritze enblematikoa Gijonen, ULMA polimero hormigoizko fatxada aireztatua erabiliz
ULMA Hormigon Polimerok Rey Pelayo izeneko 14 solairuko bizitegi eraikin sinbolikoaren fatxada zaharberritu du. Eraikina Marques de Gijon Plaza ezagunean dago eta ULMA hormigoi polimerozko fatxada aireztatuko xaflekin zaharberritu da. Hala, Gijongo skyline-a ikaragarri berriturik geratu da, izan ere, bertako mehelin erakargarria ikus daiteke bai San Lorenzo hondartzako pasealekutik bai Plaza Nagusitik, non udaletxea dagoen.
Malagako aireportua zabaltzea. Goi mailako soluzioak goi mailako proiektu batean.
Malaga hiritik 8 km-ra, bere kokapenagatik Costa del Soleko eskari turistikoaren ate bihurtuta, Malagako aireportua Espainiako 4. Aireportua da bidaiari eta operazio kopuruari dagokionez, bidaiarien %80 baino gehiago nazioarteko hegaldietan datozelarik.
ULMA Hormigon Polimerok talde laneko jarduera batean parte hartu du: mihise erraldoi bat pintatzea
ULMA Hormigon Polimeroko kolektiboak talde lana sustatzeko jarduera batean parte hartu du: mural handi bat margotzea, guztion ahalegin eta lanaren emaitza.
Kostaldeko hezetasun eta kresal arazoetarako irtenbideak. Central Park II eraikina, Salou
Kostaldeko eraikinetako fatxadetan gertatzen den karbonatazioa gero eta gehiago detektatzen den arazo bat da. Horren arrazoia da hezetasunak eta kresalak aurrealdea estaltzen duten piezen armazoi metalikoa herdoiltzen dutela eta, ondorioz, fatxada hautsi egiten dela eta estetikoki hondatzen dela.
Fatxada Aireztatuko sistema bertikala eta horizontala Bartzelonako Sant Joan de Deu Numancia eraikinean
Bartzelonako Sant Joan de Deu Numancia eraikina ULMA Fatxada Aireztatuko sistemarekin estali da, formatu Horizontalean eta Bertikalean.
ULMAko drainatze kanalak CO2-ko zero emisio dituen lehen eraikinean
Eraikina Zaragozako Unibertsitateko Efizientzia Energetikoaren I+G+B Zentroaren egoitza da (CIRCE), eta bioeraikuntzako parametroei jarraitzen dien lehen eraikin publikoa da; bere oinarriak dira material naturalek ematen dituzten iraunkortasuna, ongizatea, harmonia eta proportzioak eskaintzea.
Miniuhin efektua Ibaiondo Gizarte Etxean
ULMA Hormigón Polímero-k Fatxada Aireztatuz estali du Gasteizko Ibaiondo Gizarte Etxe berria, eta eraikinak miniuhin testuraren bidez lortutako efektu optiko berezia hartu du.