• Ulma agrícola

ULMA Agrícolak eta UNIDOk berotegien teknifikazioa Mexikora eraman dute

2013/07/30
Oraintsu, ULMA Agricolak herrialdearen iparraldean kokatutako bi berotegi instalazio entregatu dizkio UNIDOri (eskualdean garapen industriala sustatzeaz arduratzen den NBEko erakundea).

UNIDO erakundeak konfiantza jarri du ULMA Agricolaren egiteko moduetan, eta merkatuan 30urtetik gora egoteak ematen duen bermearekin, ULMAk arrakastaz instalatu ditu teknifikazio maila handiko bi proiektuok.

ULMA Agricola koordinazioaz, kudeaketaz eta zuzendaritzaz arduratu da, bai berotegiaren egitura muntatzeko, bai proiektuko ekipamendu guztiak instalatu eta martxan jartzeko. Instalazio biek barneko azpiatal berdinak dituzte, kasu bakoitzean barnean egingo den jarduerarako propio ekipatuta.

Kasu batean, txertorako guneak badu alboko eta aurreko aireztapena, baita aireztapen zenitala ere, eta irekitzeko gunea antitrip sareta bidez dago babestuta. Barnealdean pantaila termikoa dago. Hori guztia horretarako propio programatutako automatismo baten bidez kontrolatzen da. Gune horretako ekipamenduak osatzeko, badago ground cover sareta beltz bat belar txarren ugaritzea saihesteko, ureztatzeko orgak eta errail bidez gidatutako hazkuntza mahaiak.

Hazkuntza gunean, txerto gunean bezala, automatismo bidez kontrolatutako aireztapen perimetralak eta pantaila termiko bat daude. Gainera, honakoak ere instalatu dira: cooling sistemak, zoru erradiatzaileko berokuntza sistema eta fog sistema; baita hazkuntzarako gainazalean mikrotunelekin ekipatutako mahai mugikorrak ere, landareak lehen hazkuntza zikloan babesteko.

Workshop gunean, badaude alboko aireztapen bilgarriak, irekitzeko hutsartean anti trip sareta dutenak. Erneketa ganbera, bestalde, egitura modulu orokorrarekiko egitura independente gisa eraiki da, panel bereziekin estaliriko bi isurkiko egitura batekin eta doitasun handiko fog sistemarekin eta berokuntzarekin ekipatuta.

Halako instalazioek erreferentzia eta berme gisa balio dute, herrialdeangero eta nekazari gehiagok jar dezaten konfiantza ULMA Agricolaren esperientzian eta egiteko modu egokietan, proiektuak teknifikazio maila handiz instalatzeko.

ULMA Agrícolak eta UNIDOk berotegien teknifikazioa Mexikora eraman dute