ULMA Agricolak berotegien instalazio bat egin du Guanajuaton (Mexiko) — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Agrícola

ULMA Agricolak berotegien instalazio bat egin du Guanajuaton (Mexiko)

ULMA Agricolaren instalazio berri honek berotegi Gotiko bat du piperrak landatzeko.
ULMA Agricolak berotegien instalazio bat egin du Guanajuaton (Mexiko)
2020/11/24

G12 motako 9 kaperaz dago osatuta. 6 metroko altuera du ubidearen azpian, eta 23.462 m²-ko azalera hartzen du guztira. Berotegia Mexikoko Bajio eremuan dago; luzetara enparrilatzeko sistema bat du, 5 m-ko altueran, eta aireztapen zenitalak eta albokoak, bai eta alboetako ate batzuk dituzten bi aurrealde ere.