• Ulma agrícola

ULMA Agricolak berotegiak instalatu ditu Valentziako “Sociopolis” hiri baratzeen proiekturako

2012/07/01
Joan den maiatzaren 22an Valentziako La Torre alkate auzoan Sociopoliseko hiri baratzeak inauguratu ziren. Proiektu urbanistiko horrek hiri lurrak, berdeguneak eta baratzeak uztartzen ditu, eta 300 hiri baratze jarri ditu herritarren esku, bakoitza 60 eta 100 metro arteko azalerarekin.

ULMA Agricolak berotegiko 2 nabe instalatu ditu proiektu honetarako, multikapera gotikoaren motakoak, guztira 600 m2-ko azalerarekin. Berotegi bakoitzak era berean 200 m2-ko bi modulu itxi ditu, eta erdian estali gabeko pasabide bat.  Lehenengo modulua plakaz estalita dago, eta barruan itxiturak ditu eta alboetan leihoak, proiektua kudeatzen duten langileek bulego moduan erabili ahal izan ditzaten. Beste moduluak polikarbonatuzko estalkia dauka, tximeleta moduko aireztapena eta antitrip sareta, eta gune horretan sortuko dira baratzeak. Bigarren zati horretan, halaber, bi moduluak lotzen dituen erdiko pasabideraino iristen den kanpoko pantaila bat dago.

 

Herritarrentzako hiri baratzeekin batera, Soziopolisen beste partzela batzuk ere badaude, Consell Agrari Municipalaren jabetzakoak, helburu didaktikoa izango dutenak: haurrei nekazaritza zer den, valentziar gizartean nekazaritzak izan duen garrantzia eta laboreei buruzko oinarrizko zenbait alderdi erakustea. Horiei etxekoandreen, erretiratuen eta auzokide elkarteen hainbat talde elkartuko zaizkie.

ULMA Agricolak berotegiak instalatu ditu Valentziako “Sociopolis” hiri baratzeen proiekturako

Berotegiak