• Ulma agrícola

ULMA Agrícolak barra kodeen sistemaren bidez kudeatzen ditu bere prozesuak dagoeneko

2013/07/23
Sistema berriak aukera ematen du fabrikatutako produktua hobeto kontrolatzeko, zeren eta barra kodeak artikulu bakoitza fabrikazio katean modu bakar, global eta zehatzean identifikatzea eta artikulu horren ezaugarri elkartuak kontsultatzea ahalbidetzen baitu.

Bai Bezeroei Zerbitzu emateko eta Bezeroak Gogobetetzeko orientazioa-produktuen eskaintza berritzaile eta lehiakorra mantenduz- bai kalitate handiko zerbitzuak, biak ere ULMA Agrícolaren lehiakortasuna oinarritzen duten balioak dira.

ULMA Agrícolak, bezeroari zerbitzua emateko jardunean eta kalitate handieneko produktuak eskaini nahian, etengabeko hobekuntza prozesuak lantzen ditu atergabe. Horri esker, azken hilabeteetan barra kode bidezko kudeaketan oinarritutako gestio sistema berri bat ezarri dute, ULMA Agrícolak fabrikatutako produktuetan kalitate eta kontrol prozesuak are eta gehiago hobetzeko.

Laneko orrian lehengaian egin beharreko operazioen kodeak jasotzen dira, produktu bukatua lortu ahal izateko. Barra kodearen irakurgailuari esker, datuak zuzenean produkzio lantegian atzematen dira eta,hala, prozesuari jarraipen osoa egiten zaio. Prozedura, gainera, arina da langilearentzat eta bitartekoak eta desbideratze posibleak saihesten dira.

 

ULMA Agrícolak barra kodeen sistemaren bidez kudeatzen ditu bere prozesuak dagoeneko

Barra Kodeen Sistema