ULMA Agricolak Afrika kontinentean obra batzuk egin ditu — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Agrícola

ULMA Agricolak Afrika kontinentean obra batzuk egin ditu

2012.urtean zehar ULMA Agricolak Afrika kontinentean bere presentzia sendotu du, obra batzuk egin dituelako bertan, horietatik aipagarrienak Hegoafrika errepublikan egindako batzuk direnak.
ULMA Agricolak Afrika kontinentean obra batzuk egin ditu
2013/07/10

Mota guztietako instalazioak egin dira, bai helburu zientifikoa duten zentro txikiak, bai East London zonaldeko nekazaritza komunitateak garatzeko 10.000 m2 baino gehiago dituzten instalazioak.

Ikerketarako eraiki diren nabeetako bat  12 m zabaleko eta 30m luzeko nabea da, isurki bikoitzeko aireztapenarekin, sentsore batzuekin motorizatuak eta automatizatuak.

Herrialdearen Hego-ekialdean egindako instalazioak klima epeleko zonalde bateko tomate laborantzarako dira eta tximeleta motako superzenit aireztapenarekin hornitu da, aireztapen hobea izateko. Irekidura horiek antitrip sarearekin babestua daude, automatismo  baten eta sentsore batzuen bidez kontrolatuak. Instalazioak parrilladura sistema bat ere badauka hariak eusteko balioko duena, laboreak horietatik igo ahal izateko eta instalazioaren bi aurrealdeak indartzeko besoak ere badauzka. Horietaz gain, instalazioak fertirrigazioaren buru sistema dauka.