• Ulma agrícola

ULMA Agrícola-k Nazioarte mailako 4 feriatan parte hartu du 2012.urteko azken hiruhilekoan

2013/01/28
ULMA Agrícola-k beste urte batez nazioarte mailako sektoreko feriarik garrantzitsuenetan bere presentzia mantendu du. Arabia Saudi-ko Saudi Agriculure, Holandako Horti Fair, Mexico-ko Expo agrolimentaria eta Turkiako Growtech Eurasia azoketan parte hartu du.

Parte hartu duen ferien artean HORTI FAIR feria dago, Holandako Amsterdam RAI-en egin zena urriaren 30etik azaroaren 2ra eta seguruenez, mundu mailan sektoreko feriarik garrantzitsuena dena. Feria erabat profesionala da eta sektore osoarentzat ezinbesteko hitzordua. Bertan ULMA Agrícola-k irudi bidezko stand-a izan du eta azken urteotako bisita kopurua handitzea lortu du.

Bestalde, sektoreko merkaturik estrategikoenetan bere presentzia indartzeko asmoz, ULMA Agrícola munduan zehar sakabanatutako beste 3 feriatara joan zen. Irailean Saudi Arabin egin zen Saudi Agriculture ferian egon zen eta ondoren, Mexikoko Irapuatoko ExpoAgroalimentarian izan zen 24tik 27ra eta urtea bukatzeko, Growtech Eurasia ferian, Turkiako Antalyan, abenduaren 6tik 9ra.

ULMA Agrícola-k urtean zehar munduko herrialde ezberdinetan egin diren feria hauetan eta beste batzuetan izan duen presentzia azken urteotan daraman nazioartekotze estrategiaren ondorio argia da eta horri esker, sektorean garrantzitsuak diren herrialde askotan bere presentzia indartzen ari da.

ULMA Agrícola-k Nazioarte mailako 4 feriatan parte hartu du 2012.urteko azken hiruhilekoan

ULMA Agrícola 2012 Horti Fair azokan