ULMA Agricolak 5 hektareako instalazio bat egin du CENTEXentzat — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Agrícola

ULMA Agricolak 5 hektareako instalazio bat egin du CENTEXentzat

ULMA Agricolak ia 5 hektareako instalazio bat egin du Tuteran (Nafarroa), Centex Castejon S.Coop. enpresarentzat.
ULMA Agricolak 5 hektareako instalazio bat egin du CENTEXentzat
2012/07/01

Enpresa hori AN Taldeko “neurri errealeko” ikerketa eta esperimentaziorako tresna gisa diseinatu da, eta hainbat saiakuntza egiten ari da praktika jakin batzuen bideragarritasuna egiaztatzeko, horiek probatu eta gero bazkide kooperatiboen lursailetan aplikatu ahal izateko.

ULMA Agricolak egindako instalazioak 35 nabe ditu, 155 m luze bakoitza, eta plastikoz estaliak. Perimetro osoan 2 m-ko balkoiak ditu, bilkari motako aireztapena aurrean zein alboan, eta estalkian superzenit sabaia, itxituran antitrip motako saretarekin. Instalazioa osatzeko automatismo bat dago, instalazioaren barnean klima kontrolatzea ahalbidetzen duena.

ULMA Agricolak eraikitako berotegian, beste azterketa batzuen artean, eskualdeko enpresek eskatzen dituzten labore berrietarako saiakuntzak egiten dira, horien artean izozteko produktuei buruzkoak, laugarren eta bosgarren gamei buruzkoak eta freskoko merkatuari buruzkoak. Egiten diren esperimentuak neurri errealean egiten dira, eta bazkideen lursailetara eraman daitezkeen emaitza errealak ematen dituzte, errentagarritasuna ere zifra errealekin aztertu eta gero.