• Ulma agrícola

ULMA Agrícola 2014ko Greentech feriaren 1.edizioan parte hartuko du.

2014/06/11
ULMA Agrícolak Greentech bi urtean behin izango den azoka berrian erakustokia izango du. Feria hau ekainaren 10etik 12ra Amsterdamen egingo den Baratzezaintza arloko profesional guztientzako Topaketa orokorra izango da eta ULMA Agrícolak bere I+G+b departamentuak garatu dituen azken berrikuntzak aurkeztuko ditu 11 pabiloiko 11.728B erakusleihoan, bereziki G12,8 eredua nabarmenduz.

ULMA Agrícola, Bezeroari Zerbitzua Eman printzipioarekiko leial izanik,  beti lan egiten du eskaera bakoitzari ondoen egokitzen zaion soluzioa eskaintzeko, kasu askotan bezero bakoitzaren beharrei dagozkien egitura espezifikoak garatuz eta instalazio bakoitzean aparteko proiektuak sortuz. 

Azken urteotan, ULMA Agrícolak klima epel eta hezetasun handiko merkatuetan presentzia handia dauka eta instalazio barruan gertatzen diren aldaketa klimatikoak hobeto kontrolatzeko bolumen handiko negutegi egiturak behar izaten dituzte horiek.  ULMA Agrícolak  12, 8 metroko Multikapera Gotikoa aurkeztuko du Greentech  ferian, horrelako klimaren behar bereziak ezin hobeto asetzen dituen egitura, hain zuzen.

ULMA Agrícolaren Multikapera Gotikoa produktuaren ezaugarrien artean nabarmendu behar da barrualdean bolumen handiagoa lortzeko diseinatu den egitura dela. Egituraren forma gotikoari eta arkuen inklinazioari esker, eguzkiaren erradiazioa hobeto aprobetxatzen da eta, aldi berean, laborearen gainean tanta jarioa gertatzeko arriskua murrizten da, kondentsazioa hobeto isurtzen delako erretenetan.

Nabea 12,8 metro zabal denez, berotegian aprobetxatu daitekeen barne espazioa ahalik eta gehien handitzen du egituraren diseinuak, ULMA Agrícolaren Multikapera Gotikoaren ezaugarriak sustatuz.

ULMA Agrícola 2014ko Greentech feriaren 1.edizioan parte hartuko du.

G12.8 Multikapera Gotiko erako negutegiaren prototipoa