• Ulma Taldea

ULMA 2016 - Equipamendu berria txirrindularitzarako

2015/11/26
ULMAK bi diseinu aukera prestatu ditu 2016ko txirrindularitza ekipamendurako. Orain bozketa egingo du diseinu bietako bat aukeratzeko, eta zuk bozketan parte hartzea nahi du.

Hurrengo estekan formularioa aurkituko duzu; bete zure datuekin eta aukeratu gehien gustatzen zaizun aukera.
http://goo.gl/forms/CyAZwRqbfE

Botoak botatzeko kutxa batzuk eta boto paperak ere jarriko ditugu zure kooperatibako harreretan edota pertsonen departamentuan.
Nahi duzun moduan eman dezakezu botoa, baina boto bat baino ez dugu onartuko pertsonako.

Irabazle ateratzen den ekipamendua 2016ko lehen hiruhilekoan jarriko da salgai.
Aurrerago ekipamendua erosteko zer egin behar den jakiteko informazioa bidaliko dizuegu, erosteko interesa duzuenontzat.

Orain, animatu eta bozkatu. Parte hartzaile guztien artean ekipamendu bat zozketatuko dugu.
Botoa emateko azken eguna: 2015eko abenduaren 11