Txileko lehen ospitale automatizatua, ULMA Handling Systemsek egindakoa — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

Txileko lehen ospitale automatizatua, ULMA Handling Systemsek egindakoa

ULMA eta TECNIGEN enpresen elkarlanari esker, Florida Ospitaleak (Santiago de Txile), Txilen berritzailea den biltegiratze automatikorako eta eskaerak prestatzeko sistema izango du.
Txileko lehen ospitale automatizatua, ULMA Handling Systemsek egindakoa
2012/10/23

Proiektua mugarri garrantzitsua da, bai proiektua osatzen dutenentzat eta baita Txileko gobernuarentzat ere, hornikuntza kate guztia automatizatuta duen herrialdeko lehen ospitalea izango baita eta ULMAk herrialde honetan eta ospitale batean jarriko duen lehen karrusel horizontala.

Automatizazio logistikoak medikamentuen trazabilitate guztia kudeatzea ahalbideratuko du: ospitaleko biltegira iristen direnetik gaixoari eman eta honek hartzen duen arte.

Sistema logistikoa ULMAk egindako 2 karrusel horizontalek, biltegia gestionatzeko sistema batek eta Pick to Light gailuekin eskaerak multzokatuta prestatzeko sistema batek kudeatuko dute. Hala ere, proiektuaren bihotza eskaerak biltegiratu eta prestatzeko sistema (karrusela) da. Sistema hau garraioa eta mugimendu kopurua gutxituz produktibitate ratioak ahalik eta gehien handitzeko helburuarekin garatu da. Soluzio fidagarri eta erabat malgua da, beste sistema logistiko batzuekin oso ondo integratu daitekeena.

TECNIGEN enpresak Txileko osasungintza sektorean duen esperientzia eta ezagutza handiak eta ULMAk eskaintzen dituen aholkularitza eta ekipamendu logistikoek kontzeptualizazioan eta diseinuan berritzailetzat hartzen den proiektu hau garatzea ahalbidetu dute.