• Ulma Packaging

Txantxiku ikastolako DBH 4. kurtsoko ikasleen bisita ULMA Packaging-era

2018/11/29
Aurreko urteetan bezala, azaroaren 27an Txantxiku Ikastolako DBHko 4. mailako ikasleen bisita jaso genuen.

Bisitak 2 orduko iraupena izan zuen eta 3 zatitan banandu zen. Lehenengo zatian, ikasleek, kooperatiba bat zer den eta kooperatiba baten parte izateak zer suposatzen duen ezagutzeko aukera izan zuten. Gainera, kooperatiba mota ezberdinak alderatzeko aukera ere izan zuten, beraien ikastola ardatz moduan hartuz. Bigarren atalean, ULMAko historiaren zati handi bat ezagutzeko aukera izan zuten, ULMAren sorkuntzatik gaur egun arte. Bukatzeko, hirugarren zatia dinamikoena izan zen. Aktibitate asko duten bi fabrikazio linea ikusteko aukera izan zuten, Flow Pack eta Termoformatua.

Bisitan zehar, ikasleek, beraien kezkak adierazi zituzten eta kezka horien inguruan mintzatzeko aukera izan genuen; ULMA Packaging-en euskarari ematen zaion garrantzia eta, bestalde, ULMA Packaging-en lan egiteko behar diren ikasketak izan ziren bi kezka nagusiak.

Horrelako bisitekin, ULMA Packaging-eetik enpresa mundua mundu akademikora hurbiltzeko saiakera egiten dugu, bien artean sortu daitezkeen sinergiak aprobetxatzeko asmoz.