STROCen proiektuak OCPrentzat — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Conveyor Components

STROCen proiektuak OCPrentzat

Marokoko STROC enpresak kontratu bat esleitu dio ULMA Conveyor Componentsi, fosfatoaren tratamendurako arrabolak eta euskarriak hornitzeko Marokoko OCPrentzat. Proiektua MZINDA meategi berrirako da, OCP Joussoufia konplexuaren barruan.
STROCen proiektuak OCPrentzat
2016/04/11

OCP Joussoufia fosfatoa erauzi eta prozesatzen du, Gantourreko depositutik. 125 km luzatzen da ekialdetik mendebaldera, eta 20 km iparraldetik hegoaldera. Kalkulatzen da bere erreserbak 31 milioi m3 direla, hau da, maila nazionalean ezagutzen diren erreserben %35. Eskualdearen barruan, fosfatoa trenez garraiatzen da Safiraino, ongarri eta azido fosforikoko lantegiak elikatzeko. Ekoizpenaren zati bat esportaziora zuzentzen da, Safi, Jorf Lasfar eta Casablancako mea portuetatik. Eskualde osoan urtean ekoizteko dagoen ahalmena guztira 7 milioi tona mea da. Joussoufiako zentroak 1.731 pertsona enplegatzen ditu, horien artean 60 ingeniari eta 499 ikuskatzaile.

Joussoufiako eskualdeak Gantourreko arroaren mendebaldea okupatzen du. Eta Joussoufia zentroak lantzen duen deposituan Mzinda eta Bouchane inguruak hartzen ditu, non meategiko erauzketa zeru zabalean egiten baita. Hobetzaileetarako eta esportazio portuetarako bidalketak 60 bagoiko trenetan egiten dira, 3.800 tona hartzeko ahalmenarekin.

Azken bezeroa OCP da, eta ULMA Conveyor Componentsek arrabol berriak hornitzeko kontratua du lehendik ere munduko fosfato ekoizle nagusia den enpresa horrekin. OCP asmo handiko proiektu batean sartuta dago, 2020. urtera begira, fosfatoa erauzteko ahalmena bikoiztu eta prozesatzeko gaitasuna hirukoizteko. Horretarako, 115 bilioi MADeko inbertsio plana onartu dute (1.000 milioi € inguru).

Planaren arabera, hiru meategi berri sortuko dira Khouribgan. Planaren giltzarrietako bat Khoribga eta Jorf Las Farreko tratamendu instalazioak lotzen dituen “pipeline” berria da. Orain arte, fosfatoa trenez garraiatzen zen. Komunikabide horrekin garraio kostua tonako 8 USD-tik 1 USD-ra jaisten da.